MUSIKA

“Musikazuzenean”-ek Durangoko Azokan salduko dituen diskoen webgunea abiatu du

Musikazuzenean.com webguneak Durangoko Azokan standa izango du aurten ere. Bertan, makina bat autoekoizpen izaten dira salgai, euskal diskogintzaren eskaintza oparoa eta askotarikoa osatuz.

Bada, aurten, webgunea abiatu dute Durangoko Azokako saltokian izango diren diskoak kontsultatu ahal izateko. “Disko bakoitzaren azala, biografia, datuak eta audioak barneratu ditugu!”.

Dagoeneko, hainbat disko interesgarri daude zerrendatuta: Tooth, Tooth; Tutan Come On, Emaidazu Mainstream; Iker Lauroba, Zeru Tolesgarria; Garoa, Hariak Hautsiz; 2ZIO, Bideak; JP Lohian & Klonen klana, JP Lohian & Klonen klana; Mikel Uraken, Neguaren Ostean; SeiUrte, Ezpalak; Estricalla, Hutsartea

Musikazuzenean-ek iragarri duenez, zerrenda hori ez dago itxia, eta laster disko berriak gehituko dituzte.

Informazio gehiago: musikazuzenean.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button