BERTSOTAN

BBT Gautegiz-Arteagara doa

Larunbatean, apirilaren 28an, Gautegiz-Arteagan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko hurrengo saioa. Hitzordua bertako kultur etxean izango da, 17:30ean.

Kantatuko duten bertsolariak, hauek izango dira: Igor Galarza Intxausti (Abadiño), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Itxaso Paia Ruiz (Algorta), Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo), Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo) eta Maider Barañano Uribarri (Algorta)

Hurrengo saioa maiatzaren 6an izango da Balmasedan. Egun osoko egitarau zabala ondu da egun horretarako: 10:00etan, Eskolarteko idatzizko finala, frontoian; 11:30ean, Eskolarteko bat-bateko finala Klaret Antzokian; 13:30ean, sari banaketa ekitaldia Klaret Antzokian; eta bazkariaren ostean, 17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko saioa Klaret Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button