MUSIKA

“Musikauzo”, kaleko musika nonahi

Hasita dago Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Musikauzo programaren edizio berria. Maiatzean eta ekainean, hiriko barruti guztiak kaleko musikaz beteko dira, fanfarria klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten nazioarteko bandekin, folk musikarekin, marching band ezagunekin edo perkusio bandekin.

Musikauzoren edizio honetan, 18 bandak hartuko dute parte: Gibelurdinek, Orkresta Elektrotxaranga, Dangiliske, Fanfarria Kuklux Band, Sama Siku, Trikitixa Bidebieta, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Marmara, Turutarra, Granujas a todo ritmo, Nafarroa Kantu Taldea, Koplez Blai, VHS Street Band, The farra marching band, Perhaps Contraption (Ingalaterra) eta Funky Style Brass (Frantzia).

Aurten Perhaps Contraption ingelesen eta Funky Style Brass frantsesen presentzia azpimarratu behar da.

Datak eta ordutegiak jakin nahi badituzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button