MUSIKA

“Musikaste” jaialdia asteburu honetan hasiko da, Errenterian

Eresbilek antolatzen duen Musikaste jaialdiaren 47. edizioa ostiralean hasiko da. Maiatzaren 17tik 25era musika garaikidea eta zaharra, sinfonikoa eta korala entzungai izango da Errenterian. Jose Luis Ansorenari omenaldi egingo zaio edizio honetan.

Ostiralean, 20:00etan, Musikeneko musikagileen lanak joko ditu Ensemble Kuraia taldeak. Larunbatean bi kontzertu antolatu dira: 18:30ean, Jose Luis Echechipiak pianoan piezak joko ditu, eta geroago, 19:00etan Andra Mari Abesbatzaren txanda izango da.

Igandean bi kontzertu egongo dira goizean: 12:00etan udal txistulari taldea arituko da, eta geroago, 12:30ean, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda. Arratsaldeko 19:00etan, Khantoria taldeak Ojinagaren kamerako musika eskainiko du.
Datorren asteko astelehenetik asteazkenera kontzertu didaktikoak egongo dira, 8-12 urteko haurrei zuzendutakoak.

Maiatzaren 23an, osteguna, kontzertu berezia programatu da, eta bertan, besteak beste, Benito Lertxundi, Juan Carlos Perez edo Xabier Leteren abestiak entzungo dira. Maiatzaren 24ean, kontzertu korala egongo da, eta hortxe Coral Virgen de la Paz-ek, Choeur Ascèsek, Landarbaso Abestatzak, Kalakanek eta Nayade Abesbatzak parte hartuko dute

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Andra Mari Abesbatzarekin batera azken kontzertua eskainiko du, eta bizkaitar musikagileen doinuak protagonista izango dira.

Programazio osoa Musikasteren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu