BESTELAKOAK

Musikariei eginiko erretratuak, sentitzeko eta ukitzeko

Juan Torre (Getxo, 1956) argazkilari bizkaitarrak Ukitzeko irudiak izenburuko erakusketa inauguratuko du astelehenean, otsailak 1, Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Musikariei eginiko potretak aurkeztuko ditu Torrek, baina irudiok ukitzeko eta sentitzeko eginak daude, erliebedunak baitira.

Benito Lertxundi, Mikel Erentxun, Ainhoa Arteta, Luz Casal, Kepa Junkera, Martirio edo Rosendo dira, besteak beste, irudiotan jasotako musikariak. Iturri Kultur Etxeak jakinarazi duenez, “Irudia forma bihurtzen da, eta argazkiaren aurrean, formak solasera eramaten gaitu. Itsuen eta itsu ez direnen artean. Irudiak denontzat”.

Torrek hainbat egunkari eta aldizkarietan jardun du, baina 1987an argazkilaritza utzi behar izan zuen, gaixotasun larri bat zela-eta (Bechet Sindromea). 1991n, ONCE erakundean afiliatu zen, eta 2010az geroztik, ukitzeko argazkien proiektuan dihardu.

“Argazkietara hurreratzeko modu urratzaile bat da, eskuak aurretik. Eta erronka bat ere suposatzen du: erabilitako teknikak irudiei erliebea ematen die, eta ukitzea ahalbidetzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button