Nontzeberri

Musikari hasi berrientzat “Egin Leku!” deialdia, Gasteizen

Udako programazioaren baitan, Oihaneder Euskararen Etxeak musikari hasi berrientzat Egin Leku! deialdia jarri du martxan. Urtean zehar Falerina tabernan, igande arratsaldetan, beren musika jotzeko aukera eskainiko du deialdi horrek. Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Proposamenak formatu txikikoak izan beharko dira: bakarka, edo gehienez beste bi musikarik lagunduta, eta diskorik grabatu gabeko musikariei zuzenduta dago. Edozein estilotako musika onartuko da, baina kantuen hitzak gutxienez %75 euskaraz izan beharko dira. Horrez gain, emanaldi osoko komunikazio hizkuntza euskara izango da, baita aldez aurreko produkzio harremanetako hizkuntza ere.

Izena emateko,  Oihaneder Euskararen Etxearen webgunean jarriko den imprimakia bete beharko da, eta bideoan (mp4) edo digitalean (mp3) grabatutako hiru kanta bidali beharko dira formularioarekin batera.

Uztailaren 31n jakinaraziko dira aukeratutako proposamenak zeintzuk diren. Epaimahaiak kantuen orijinaltasuna, kalitatea eta euskararen erabilera baloratuko ditu. Aukeratutako proposamenekin, urte osoko kontzertuen egutegia zehaztuko da. Irailean izango da lehen kontzertua.

Exit mobile version