MUSIKA

“Müsikaren Egüna 2016”, Urdiñarben

Zuberoako Urdiñarbe herrian antolatu dute Müsikaren Egüna 2016 asteburu osorako, 13, 14 eta 15ean. Programazioan, kaleko animazioaz gain, antzerkia eta kontzertuak programatu dira.

Gaur gauean, Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren eskutik Desentxufatuak ikusteko aukera izango da. Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak,  berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Desentxufatua katarsi ariketa bat da. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesioak, eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina!”

Bihar, Euskal Kantu Txapelketaren ostean, gaueko 22:00etan, Jupiter Jon taldearen kontzertua programatu dute. Igandea ere musika dezente entzungo da bertan, izan ere eguerditik aurrera hainbat taldek parte hartuko dute Müsikaren Egüna 2016 ekimenean.
Hala, Izaki Gardenak, Nishtiman, Ukandanz eta Schlaasss taldeek auren soinuak haizatuko dituzte Zuberoko herrian.

Programazio guztia, hemen eskuratu ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button