Nontzeberri

Musikaren bidez, Parisera bidaia

Musika-Música jaialdiaren aurtengo edizioa gaur goizean aurkeztu dute Bilboko Udaletxean.  Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura zinegotziarekin batera, martxoaren 5ean, 6an, 7an eta 8an Euskalduna Jauregian egingo den jaialdiaren gaineko xehetasunak eman ditu.

Musika-Música jaialdiak artista gazteak eta musikari ospetsuak bilduko ditu beste behin,  bertaratuko diren ikusleak XIX. eta XX. mendeetako Parisera eramateko.  Horretarako makina bat kontzertu ondu dira, Berlioz, Saint-Saens, Fauré, Debussy, Satie eta Poulanc, Farrenc, Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky artisten obrekin.

Jaialdiren  programazioan,  88 ekitaldi izango dira, guztiak kontzertuak eta musikarekin lotutako jarduerak. 4.000 minutu musikal eskainiko dira eta nazionalitate guztietako 800 artistak eta ibilbide profesional baterako asmoa duten kontserbatorioetako 500 ikaslek parte hartuko dute. Baina kontu gehiago ere bai, adibidez, martxoaren 6an, 17:30ean, eta martxoaren 7an, 12:45ean, Claude Debussy konposatzailearen ametsak irudikatuko dituen Monsieur Croche keinuzko eta txotxongilozko ikuskizuna oholtzaratuko du Compaya del Príncep Totilauk. Hitzaldiak eta zine emanaldiak ere programatu dira.

Jaialdia martxoaren 5ean hasiko da BOSek, Bilboko Koralak eta Vanessa Goikoetxea sopranoak parte hartuko duten lehen kontzertuarekin. Nabarmendu  behar da, beste aldetik, Joaquin Achucarro maisuaren parte hartzea. Oso kontzertu berezia egingo du Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen obrak interpretatuz.
Euskaldunako organoa ere protagonista izango da Asturiasko Printzerriko Orkestrak (OSPA) Juan de la Rubiarekin batera emango duen kontzertuan.

Ekimenaren egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version