MUSIKA

Musikale eta Habanera Jaialdiak asteburu honetan

Musikale Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketaren XII. edizioa aurkeztu zen duela egun batzuk, irailaren 14, 15 eta 16an Basauri, Erandio eta Leioan egingo baita topaketa musikal hau.

Aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Kataluniako Always Drinking Marching Band eta Bandarra Street; Andaluziako Baet Klezmer; Euskal Herriko Broken Broders Band, Travellin Brothers eta Leioa Musika Banda; Gadjo, musikari katalan eta frantsesek osatutako taldea; Kantabriako Los granujas, eta Italiako Pink Puffers Brass Band, South River Jazz Band eta Tumbala.

Beraz, ostiraletik aurrera Erandio, Basauri eta Leioan talde guzti hauen musikaz gozatuko duzue.

Baina hemen ez da kontua amaituko. Beste musika estilo batek ere bere txoko aldarrikatuko du asteburuan, kasu honetan, Getxon. Izan ere, Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi kostaldeko herri horretan bihar hasita eta igandera arte, Getxoko 26. Habanera Jaialdiaren eskutik.

Hiru egunez, Vuelta Abajo talde asturiarra, Morralla boskote kataluniarra eta Oihartzuna abesbatza muskiztarra jardungo dira Areetako Geltokia plazan. Ohi bezala, saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button