MUSIKA

“Musikaldia” udazkeneko musika zikloa, Sopelan

Musikaldiaren udazkeneko musika zikloaren edizio berria hasiko da da aste honetan Sopelako Kurtzio kultur etxean, eta abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean, egitarauak lau emanaldi eskainiko ditu.

Ostegunean, abenduaren 12an, Musikaldiari hasiera emateko, Lur Maitea zortzikoteak jardungo du 19:30ean.Taldea 2012.urtean sortu zen Bilbon, ‘otxote’ genero musikalari jarraitasuna emateko. Taldeko kideek, hartara, esperientzia zabala dute abesbatzen munduan, eta beren errepertorioak euskal kantutegia ez ezik,  beste herrialde eta kulturatako abestiak ere jasotzen ditu.

Hurrengo egunean, abenduak 13, ostiralean,  abesbatzen topaketa bat ospatuko da, eta bertan Sopelako Lagun Artea abesbatzarekin, gonbidatutako hainbat  koruk ere  hartuko dute parte hartuko dute.

Eta larunbatean, Soul teller ikuskizuna izango da Miguel Angel Julian kantari eta konpositorearen eskutik.  Miguel Angel Julian mundu erdiko agertokietan, 25 urte baino gehiagoren ondoren eta 200 titulu baino gehiagorekin, gaur egun konpositore gisara dabil, bai estatu mailan eta bai nazioarteko artista ospetsuekin. Oraingoan, formatu akustikoan arituko da, modu txiki eta minimalistan eta piano bat baino ez baitu izango lagun, ahots ikaragarriari laguntzeko. Hitzordua, 20:00etatik aurrera izango da.  Bere ondoan, Lorenzo Moya pianojole maisua izango du lagun, eta Soularen klasikoak eskainiko dituzte, baina baita bi proiektu ospe­tsuetan (Cool Jerks eta Soul Tellers) sortutako harribitxiak ere.

Eta aurtengo Musikaldiari amaiera emateko ardura, azkenik, Jose Luis Nieto pianojole eta konpositorearen antzerki-kontzertu emanaldia izango da igandean, 19:00etan.Ikuskizun honetan molde konbentzionalak apurtu eta musika klasikoarekin zerikusirik gabeko ikuslearen arreta bereganatuko du artistak.

Informazio gehiago Sopelako Udalaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button