MUSIKA

“Musikaldia” udazkeneko musika zikloa, Sopelan

Musikaldia udazkeneko musika zikloa Sopelako Kurtzio kultur etxean izango da abenduaren 14, 15 eta 16an.

Gaur berton, abenduak 14, abesbatzen topaketa bat ospatuko da, eta bertan Sopelako Lagun Artea, Barrikako Aita Gotzon eta Gorlizko Lirain abesbatzak bilduko dira

Bihar, hilak 15, The Upper Room gospel taldearen txanda izango da. The Upper Room 2005. urtean jaio zen Iñaki Miguelekin pianoan eta Mikel San Jose ahotsean. Gaur egun, The Upper Room zazpikote formatuan aurkezten da, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa (koruak), Andoni Etxebeste (bateria) eta Maria Soriazu (baxua). Taldeak, batez, ere, euskal gospel kantu propioak eskaintzen ditu.

Azkenik, igandean, abenduak 16, Grandes concertantes de la ópera emanaldia ospatuko da. Operaren atal ikusgarrienetarikoa kontzertatoa da, non abeslari gehienak agertzen diren. Lehen mailako artistak beharrezkoak dira operaren hamaika kontzertato jarraian eskaintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button