IKUS-ENTZUN

Musikalak pantailaratuko dira Iruñeko “Rooftop Cinema” zikloaren baitan

Hil honetan, Nafarroako Filmotekak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, film berezien zikloa atondu da. Egitaraua gaur hasiko da, Stanley Donen eta Gene Kelly-k zuzendutako Singin’ in the Rain (1952) musikal klasikoaren emanaldiarekin, 22:15etik aurrera.

Baluarteren arabera, Singin’ in the Rain (1952) zinearen historiak eman duen musikal handiena da, bai eta film onenetarikoa ere. Izan ere, musikal ikusgarria izan ez ezik, zinearen historiari buruzko lan bikaina ere bada, zine mututik soinudun zinera izandako jauzia maisuki jorratzen baitu.

Egitarauaren baitan pantailaratuko diren beste bi filmak ere genero musikalekoak izango dira: hilaren 26an, Randal Kleiser zinegilearen Grease (1978) eta 28an, Damien Chazelle zinegileak zuzendutako La La Land (2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button