MUSIKA

“Musikagela Fest”, bertoko musikaz gozatzeko ekimena Donostian

Donostia Kulturak antolatuta, Musikagela Fest ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da datorren larunbatean, uztailaren 6an, hiri horretako Easo Plazan.

Kartela Musikagela zerbitzuak urtean zehar antolatzen dituen kontzertu-zikloetan parte hartu duten Donostiako 9 musika taldek, eta Bartzelonako The Sick Boys talde gonbidatuak osatzen dute, eta eguerdiko 12:00etan hasi eta etenik gabe, gaueko 22:00ak bitartean, estilo eta gustu guztientzako musika  jarriko dute hiriko erdigunean.

Musikalgela Fest hitzordua Dkluba kontzertu-zirkuituaren esparruan antolatzen da, Donostia Kulturak kudeatzen duen udal ekimena. Bertan osatzen dituzte musika-proiektuak babesteko eta erakusteko helburuarekin, eta urtean zehar zenbait kontzertu ematen dituzten arren, larunbatean, egun osoko kontzertu erraldoia antolatu dute.

Hala, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, The Willys donostiarrek hasiera emango diote egun osoko egitarauari, eta etenik gabe izango dira Latitud 43, Hot Potato Blues, Ladrones de Guitarra, Los Hormigones, Raitx, Baiona, Radiocaster, edota Gartxot, Alde Zaharreko abeslari ezaguna. Igor Jauregi da Gartxot (Errenteria, 1971). 15 urterekin alde egin zuen etxetik bere gitarra eskuetan hartuta eta urte mordoa igaro ditu Iruñean. Hantxe hasi zen kalean abesten eta jotzen. Gaur egun, Gartxot artista bilakatu da, Donostiako Alde Zaharrean aski ezaguna dena, eta bere gitarraren doinuekin lagunduta, euskal kantak jotzen dituena: Mikel Laboa, Xabier Lete, Antton Valverde,… Sentimendu handiko bertsioak jotzen ditu, ahots ederrarekin abestuta. Larunbatean izango da Easo Plazako oholtzan, arratsaldeko 18.30ean.

Eta bertako taldeen ondoan, The Sick Boys Bartzelonako musika talde gazte ezaguna izango da talde gonbidatu gisara egitaraua itxiko duena. Talde honek bere azken lana aurkeztuko du oholtzan, Dont Stop The Rock’n’Roll, Chuck Berry eta Jerry Lee Lewis-en doinuetan inspiratutako diskoa. Hitzordua, gaueko 22:00etatik aurrera izango da.

Informazio gehiago, donostiakultura.eus web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button