ARTEA

Debarte, proiektu artistikoen beka

Proiektua originala izango da; multidiziplinarra ere izan daiteke baina beti zentroan lantzen diren espezialitateetara egokitua (zeramika, grabatua, brontzezko galdaketa artistikoa, zurlanketa eta harlanketa).

Parte hartzeko epea ekainaren 30an amaitzen da. Bidali beharreko dokumentazioa hauxe izango da: curriculuma, inskripzio orria eta proiektuaren azalpena.
Aipatu dokumentazioa Debako Arte Eskola, 49 postakutxa, 20820 Deba helbidera bidaliko da goian esandako data baino lehenago.
Proiektuaren hautaketa adituen komisio batek burutuko du eta emaitza uztailaren 15a baino lehenago emango da ezagutzera eskolako webgunean.

Debartek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button