MUSIKA

Musika-sorkuntzaren lurraldeak zabaltzeko lantegia

Musika hedatua musika-sorkuntzaren lurraldeak zabaltzeko lantegia da. Artiumen garatuko da 18 urtera arteko gazteentzako tailerra, azaroaren 10ean eta 24an.

Gazteei zuzendutako lantegi hauetan, musikaren osagarri diren lurraldeak esploratuko dira: bideoa, ilustrazioa, animazioa, performancea… Artiumek bi lantegi proposatzen ditu, musikari gazteek musikaren munduan duten jarduna zabaldu ahal izan dezaten beste lurralde batzuk esploratuz, hala nola bideoa, performancea, animazioa edota komikiak. Lantegiak, elkarren osagarriak, azaroaren 10ean eta 24an egingo dira, larunbata, arratsaldeko bostetatik aurrera, eta Antton Goikoetxea musikaria, Leun taldearen gitarra-jotzailea, eta Idoia Elorza, ikusizko artista eta hezitzailea, ikus-entzunezko sorkuntzan aditua, izango dira gidariak. Diziplinarteko lantegiak dira beraz, musika elektronikoarekin hasi eta beste ikusizko eta antzerkiko jarduera batzuen bidez hedatzen direnak.

Azaroaren 10ean egingo den lantegian (Esperimenta ezazu musikarekin eta bideoarekin) musika-lan esperimental baten sorrera landuko da eta, gero, performancearen eta bideoaren bidez nola zabaldu ahal den azalduko da.
Bigarren lantegian (Marraztu eta anima ezazu musika), parte hartzaileek aukeratu ahal izango dute norantz hedatu musika: norbere gorputzera eta mugimendura, marrazkira, komikietara edota animaziora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button