BESTELAKOAK

Musika robotiko saioa, “San Telmo Gaua” ekimenaren eskutik

San Telmo Gaua antolatu du Donostiako museoak Hello, Robot. Diseinua gizakiaren eta makinaren artean irailaren 29ra arte ikusgai dagoen erakusketaren harira.

Hartara, robotikak gure eguneroko bizitzan norainoko eragina eta pisua hartzen dituen erakusketarekin lotura eginez, “musika robotiko” saioa ondu da. Bertan, Jonathan Garcíak Tunipaneak bere azken obra eta saio berezia aurkeztuko du: berariaz elizako espazio zentralerako egindako pieza, automata batek, igorriko edo interpretatuko duena.

“Bere lanean eraikinaren akustikarekin jokatzen du , eta publikoaren eta artelanaren arteko harreman bideak aztertzen ditu, entzumen klasikoarekin hautsiz”, argitu dute museoko arduradunek.

Jonathan Garcia (1985, Belgika) Bilbon bizi da gaur egun eta  ibilbide luzea dauka soinu artearen alorrean, musika tresna esperimentalak eraikitzen baititu. “Soinu artefaktuak sortzen ditu aurkitutako objektuetan, osagai elektronikoetan eta material industrialetan oinarrituta”.

Musika saio hau entzuteko parada, bihar, uztailaren 13an, larunbatean, gaueko 20:30etik 24:00etara egongo da etenik gabe.

Informazio gehiago, santelmomuseoa.eus web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button