MUSIKA

Musika proiektu berriak bilatu eta sustatzeko egitasmoa

Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuak sortu du, Euskal Herriko musika proiektu berriak bilatu eta sustatzeko egitasmoa.

Hiriko Soinuak programak bi fase izango ditu. “Lehenengoaren oinarria bi disko baino gutxiago argitaratu dituzten Euskal Autonomi Erkidegoko talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikala izango da. Lehiaketak lau kategoria izango ditu: kategoria nagusia, Barakaldoko artistarik onena, Berdintasun artistarik onena eta artistarik onena euskaraz. Eta bigarren fasea apirilaren 6an, Barakaldoko Herriko plazan izango den doako jaialdi batean oinarrituko da. Bertan martxoaren 30eko finaleko irabazleek Estatuko bi talde entzutetsurekin batera joko dute”.

Izena emateko epea martxoaren 15era arte egongo da irekita. Hiru sari nagusia irabazteko hautagai izango dira, beste hiru Barakaldoko artistarik onenari sarira eta beste horrenbeste, Berdintasun sarira. Gainera, jokoan dauden sarien artean 2019ko Mundaka Festival-en jotzeko aukera (uztailak 26-28) eta Barakaldoko Gaua Producciones enpresaren estudioetan disko profesional baten grabazio, ekoizpen eta masterizazioa ere badaude.

Ekimenaren webgunean eskuragarri dago informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button