MUSIKA

“Musika Master Zirkuitua” abian jarri da, Bizkaian

Musika Master Zirkuituaren  helburua Bizkaiko musika-banden eskura toki adierazgarriak eta egonkorrak jartzea izango da. Modu horretan,  taldeek formatu txikiko ekitaldiak (mahai-inguruak, aurkezpenak, master class-ak eta, jakina, emanaldiak) egin ahal izango dituzte.

Ekimenak “Bizkaiko banden eta artisten kontzertuen etenik gabeko programazioa barne hartuko du, oso lokal enblematikoetan, hain zuzen ere, La Salve euskal garagardogilearen fabrikan, Itsasmuseum Bilbaoko Nave 9 kafetegian edo Portugaleteko Adi Musik Akademiako ekitaldi-aretoan.  Gainera, beste lokal batzuek, publikoek nahiz pribatuek, Zirkuituarekin bat egingo dutela espero da. Izan ere, proiektuaren lehenengo urtean 50 kontzertu eta ekitaldi inguru egitea eta 5.000 ikusle-entzule bertaratzea espero da.

Musika Master proiektu eta markaren helburua “Bizkaian musikarekin loturik egingo diren jarduera guztien bereizgarri izatea da, eta musikari bizkaitar guztiei, bakarlariei nahiz taldeei, tresnak ematea musikaren mundu nekezatik aise ibil daitezen. Proiektua eskualdeka ezartzeko asmoz diseinatu zen: lehenengo Ezkerraldeko artista eta bandekin; ondoren, Eskuinaldeko eta Bilbokoekin eta, geroago, Leioa, Basauri eta Mungiakoekin. Baina, egia esateko, Bizkaia osoko bandekin lan egiten ari gara eta gure web-orrian Bizkaiko 38 herritako baliabideen berri eman dugu jada”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button