LITERATURA

Durangoko Azoka amaitu eta Lezamakoa hasi

Orotariko liburuak izango dira Lezamako Liburu Azokan eta aukeran eskainiko dira salneurri sinbolikoan abenduaren 12tik 16ra arte.

Liburuak badute lehentasuna, beti ere, opariak egin edota jasotzerako orduan. Horrela izanik, Lezamako Udalak Olentzerori lana errazteko asmoa badu eta zeregin horretan Liburu Azoka txiki baina interesgarria prestatu du, aurreko urteetan bezalaxe.

Abenduaren 12an hasiko da liburutegiko ikasgelan eta abenduaren 16ra arte luzatuko da; astebeteko iraupena izango du beraz. Bertan, liburu zaharrak, aukerakoak, errelikiak, haurrentzako literatura, eleberriak… denetarik izango da aukeran. Gainera, eskaintza ia doakoa da, izan ere salneurri sinbolikoak ezarri dira, kasu askotan euro bakar batera ere iristen ez direnak.
Liburu Azoka arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Liburu Azokaren barruan eta Lezamako Udalak bultzatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko programan kokaturik (4 eta 10 urte bitarteko umeek irakurtzeko ohitura hartu eta horrekin disfrutatu dezaten burutzen dena), liburutegian bertan jarduera bi gauzatuko dira. Lehenengoa, abenduaren 15ean burutuko da, eta Antton Irusta autorearekin topaketa izango da, arratsaldeko 18:00etan. Horrez gain, ostiralean (abenduak 16) Ipuin Kontalaria izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button