MUSIKA

Mikel Urdangarin, Leonard Cohenen azalean

Mikel Urdangarin musikari bizkaitarrak Leonard Cohen kantari ezagunaren errepertorioa moldatuko du ostiralean, Bilboko Campos antzokian, Izar & Star zikloaren baitan. Larunbatean, halaber, Donostiako Tabakaleran egingo du emanaldi bera.

Musikari bizkaitarra laukote formatuan arituko da: gitarra, teklatuak, kontrabaxua eta biolina. Urdangarinek, gainera, bere errepertorioko doinuak ere joko ditu. Bilboko emanaldia 20:30ean hasiko da; Donostiakoa, aldiz, 20:00etan.

Izan & Star zikloaren harira, abendura bitarte, beste hiru kontzertu-omenaldi ondu ditu: azaroaren 24an, Rafael Berrio musikari donostiarrak Derribos Arias taldearen eta banda horren buru Poch musikariaren errepertorioa moldatuko du Bilboko Kafe Antzokian. Gauza bera egingo du Donostiako Tabakaleran, azaroaren 26an.

Azaroaren 25ean, bestalde, McEnroe taldeak XXI. mendeko country rock taldeak bertsionatuko ditu Bilboko Kafe Antzokian: Damien Jurado, Bill Callahan… Bizkaitarrekin batera Adam Giles Levy izango da, zeinak Damien Juradoren kantutegia joko duen.

Azkenik, Xabier Montoiak No English, Please izenburuko emanaldia eskainiko du, alegia, ingelesez abestuak ez diren doinuekin ondutako beste artista batzuen errepertorioa eskainiko du, abenduaren 1ean. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button