MUSIKA

Musika kontzertu andana entzuteko parada Ahotsenean

Durangoko Azoka 439 nobedade hartuko ditu aurten: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari eta bestelako formatuetan aurkeztuko diren produktuak. Horietako lan asko, Ahotsenea gunean aurkeztuko dira, batez ere diskoak eta liburuak.

Bada, musikaren atalari erreparatuz, gaur bertan izango da zer ikusi eta zer entzun Ahotsenea gunean: Eneritz Furyak kantautoreak Zaldi zuria / Maskara aurkeztuko du; Nizuri Tazuneri rap taldeak Zazpi disko eszenaratuko du, eta Mikel Uraken bilbotarrak Izaki bizidun berriak diskoan bildutako kantuak joko ditu.

Bihar, osteguna, Izaki Gardenak banda gasteiztarrak Dena oskol disko bikaina aurkeztuko du, eta Anita Parker taldeak swing eta elektronika erritmoak haizatuko ditu, Anita Parker 2 diskoa aurkezteko. Horrekin batera, aurten argitaratu diren bi disko interesgarri entzuteko parada ere izango da: Xabi Bandiniren Begibakar eta Montauk taldearen Geruzak. Aneguriak, halaber, Percebe dana edo ezebez lan dantzagarria eramango du Ahotseneara.

Ostiralean ere izango dira hitzordu interesgarria: Tooth _amaierarik ez…, Iker Lauroba Udazkena, Baobabs Will Destroy Your Planet, Argiaren abiadura eta Hezurbeltzak Hezurbeltzak.

Larunbatean, Gatibu eta Hesian izango dira, eta Azken indioak eta Hasiera aurkeztuko dituzte hurrenez hurren. Larunbatean folk-rock taldeek ere izango dute haien lekutxoa: Bidelapurrak, Gorriak eta bi, eta McOnak Gure naufragioak.

Amaitzeko igandean, Inunek Aingurak aurkeztuko du, eta Guda Dantza Argibideak. Horiekin batera, Gorpuzkingz trap talde probokatzailea ere izango da Ahotsenean.

Horiek dira guk nabarmendutako emanaldi batzuk, baina askoz gehiago daude programatuta: ahotsenea.durangokoazoka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu