MUSIKA

Aurtengo OrozkoRock jaialdiak prest ditu taldeak

Asko falta da oraindik, baina OrozkoRock jaialdiko lagunak jo eta su ibili dira aurtengo miatzean herri horretan joko duten taldeak baieztatzeko. Ekitaldia maiatzaren 17 eta 18an izango da, eta makina bat taldek hartuko dute parte.

Musikarien zerrenda hauxe duzue: Boogie Riders, Both, The Half Nelsons, Toc, Etxekalte, Letagin, Sex Museum Official, Feline, Ginger, Lur, Micky &The Buzz, The Capaces, eta EZEZEZ. Azken talde horrek, Ezezez taldeak, Katuzaldia euskarazko disko berria lau haizetara zabaltzen segitzen du. Katuzaldia zortzi kantuek gorpuzten dute eta horietan reverbs, tronpetak, oihartzunak, autotunea, hits ezkutuak eta ekoizpen bikaina entzuten dira. Bilbotarrek bideo-joko sentsazioa duen disko bat kaleratu dute, eta abesti bakoitza esploratzeko gogoa ematen duen pantaila berri bat da.
Urtarrilean eta otsailean kontzertu asko ditu taldeak aurretik, eta adibidez, ostiral honetan Bakion izango da Txopet taldearekin batera. Gero Xixon, Deba, Arrasate, Bermeo, Gasteiz,… bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button