MUSIKA

Musika garaikidearen konposaketaz

SGAE Fundazioa eta Musikeneren eskutik, Musikagileak elkarteak musika garaikidearen konposaketarako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Donostiako Musikene Goi Mailako Eskolan emango da irailaren 24tik 26ra bitartean. Hector Parra irakasle arituko da.

“Konposizio garaikideko tekniketan, bereziki eszenarako konposizioan (opera), teoria fisiko ezberdinen eta hauen konposiziorako erabileran, denboraren trataeran edota orkestra sinfonikorako idazkeran interesa duten musikagile, sortzaile eta musikari orori zuzenduriko ikastaroa dugu Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musikagileak, SGAE Fundazioa eta Musikeneren eskutik antolatu berri duen hau. Ezinbesteko hitzordu formatiboa, alegia”.

Ikastaroaren barruan gaurko musika garaikidearen ezaugarri estetikoen gaineko gogoeta bultzatu nahi da, bai eta estetika eta sonoritate berriak eta perfekzionamendua ere. Musika eta testuaren arteko uztarketaz eta erabileraz ere arituko da Hector Parra irakasle aditua.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button