MUSIKA

Tutan Come On-ek bira zabala egingo du “Emaidazu Mainstream” aurkezteko

Tutan Come On punk-metal bandak Emaidazu Mainstream izenburuko bigarren lana plazaratu zuen 2015eko hondarrean. Bada, lan berri aurkezteko asmoz, bikote metalzaleak, bira zabala ondu du.

Martxoan, esaterako, Espainiako hainbat lekutan joko dute, nagusiki Andaluzian: Madril (23an), Almeria (24an), La Línea de la Concepción (25ean), Cordoba (26an) eta Jaen (27an). Halere, aurretik, martxoaren 19an, Azpeitiko gaztetxean izango dira.

Apirilean, Italian joko dute, hilaren 28tik 30era bitarte. Italiara jo baino lehen, halaber, Mungian (2an), Santanderren (3an), Gasteizen (15ean), Usurbilen (16an) eta Azkoitian (23an) ere joko dute.

Maiatzean, azkenik, bi kontzertu egingo dituzte Ingalaterran: 6an, Londres hiriburuko The George Tavern lokalean, eta 7an, Brsitol hiriko Old England aretoan.

Emaidazu Mainstream diskoaren harira, aurreko grabazioa gainditu du. Maila horren erakusle diskoa irekitzen duen Hedapena da. Sarrera luze batekin hasten da kantua, eta bertan Lisabören ondarea eta Balck Sabbathen iluntasuna nahasten dira modu naturalean, hasiera batean, hain urrun dauden bi erreferentziak ausardiaz lotuz.

Birari buruzko informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button