Nontzeberri

Musika, film laburrak eta kale-eszena, “Festikale” jaialdian

Uztailaren 19tik 21era bitartean, Landa-Guneko Arteen V. Festikale jaialdiak musika zuzenean, film laburrak eta kale-eszenako obrarik ikusgarrienak bilduko ditu Zigoitian.

Antolatzaileek hala luzatu dute hara joateko gonbitea: “Festikalek programa ausart eta harrigarria dakarkigu, antzerki ausarta, berritzailea eta benetakoa, planteatzen duten artista garaikideekin, zirrara eta hausnarketa eragiten dituena, jarrera estetiko eta gai sozialen espektro zabala islatzen duena, ekintza sortzailera gonbidatzen duena eta ondo pasarazten eta sentiarazten diguna.
Zigoitiak, Gorbeia mendi sakratuaren sekretuak gordetzeaz gain, galderak planteatzen dituen eta sentsibilitatea, edertasuna eta konpromisoa transmititzen dituen esperientzia eszeniko hau hartzen du. Aurten berritasunekin dator, esaterako, musika zuzenean, laburmetraiak eta kontzientziak mugitzeko eta idealak esnatzeko lantegi irekiak. Dei egiten diogu iradokitzeko eta informatzeko, baieztatzeko eta irudikatzeko, barre eta negar egiteko eta gure kulturaren aberastasuna ospatzeko giza baliorik onenak berreskuratu nahi dituen orori, antzerkiak mundua eta geure burua ikusteko modu berriak ematen dizkigulako eta, horrela, elkarrekin gozatzeko eta ikuspegi berriak izateko gune berri bat ireki dezakegulako”.

Egitaraua uztailaren 19an hasiko da garatzen. Panta Rhei antzerki taldeak Astokillo Circus lanarekin abiaraziko du Festikale. Obra horretan, aktoreak eta txotxongiloak nahasten dira.

Programatu diren beste hitzordu batzuk honakoak dituzue: Korterraza Araba; Ponten Pie taldearen Loo obra; Tobacco Road taldearen kontzertua; Noveno in Blues taldearen kontzertua; Vaiven Produccionesen Último tren a Treblinka; eta Apodaka Jazz  bandaren kontzertua.

Ordutegia eta bestelako zehaztasunak, hemen kontsultatu ahal dituzue

Exit mobile version