MUSIKA

Musika festa handia, Lakaxita gaztetxean

Irungo Lakaxita gaztetxeko kideek Jaion izeneko musika festa erraldoia ondu dute larunbatean, apirilak 20. Hala, bost talde interesgarriren emanaldiak izango dira arratsaldean hasi eta goizaldera arte.

Egitaraua 17:30ean hasiko da Lapurdiko BOOM bandaren emanaldi ibiltariarekin. Izan ere, taldeak kamioi baten gainean joko du. Taldearen izena 60ko hamarkadako The Sonics garage-rock bandaren bigarren diskoaren izenburutik hartu dute, eta Tacomako (AEB) banda zahar horren bertsioak egokitzen dituzte. Taldekideen artean, Willis Drummondeko musikariak daude. Dantzatzeko kontzertu aproposa izango da.

Bi ordu geroago, 19:30ean, lau taldek joko dute gaztetxean: Inoren Ero Ni; Mushroom Caffeine; Apurtu, eta El Desvän del Macho.

Inoren  Ero Ni talde ezaguna eta beteranoa da, Bidehuts kolektiboko kideak, bertan BAP!, Anari edo Lobo Electrico taldeetako musikariek jotzen dute. Mushroom Caffeine, berriz, Bidasoaldeko  bi musikarik osatzen dute, gitarra eta bateria; blues, psikodelia eta garage estiloak jorratzen dituzte. Apurtu, bestalde, 1989an Irunen eraturiko punk-rock taldea da.

Azkenik, Arrasateko El Desvän del Macho kultuzko banda da. 80ko hamarkadan eraturiko Jugos De Otros taldearen errautsetatik sortua, Jose Izkue gitarra jotzaile eta abeslariak zuzentzen duen hirukoteak nortasun handiko doinu ilunak jorratzen ditu; kantuon hitzak ere azpimarragarriak dira. Larunbatean, oraintsu argitaraturiko Simplicis (Alehop!) lana aurkeztuko dute. Hermana violencia (Nuevos Medios, 1992), Lumbar (Alehop!, 1994) eta Vida a partir del huevo (Alehop!, 2008) dira aurretik plazaratu dituzten grabazioak.

Honatx, antolatzaileek jaialdia sustatzeko egin duten bideo xelebrea:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button