ESZENA

ATX Teatroaren “Lubaki Lainotsua” pieza, Bermeon ikusgai

ATX Teatroaren lan berria Lubaki Lainotsua da. Makina bat tokitan erakutsi ostean, Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan izango da taldea gaur, 20:00etan hasita.
Pieza berri horretan “belaunaldien arteko talka eta munduaren inguruko ikuspegi ezberdinak” azalduko dira.

Lanaren nondik norakoak adierazterakoan honako letren bidez egin dute taldekideek: “Historian zehar gure arteko jakinduria bide desberdinetatik burutu egin da. Gehienetan ahozko transmisioaren bitartez. Jakinduria horren transmisioak hil ala biziko garrantzia du, izan ere, ez dira bakarrik kontzeptu praktikoak zabaltzen, baizik eta etika bat, ikuspegi bat, ikusteko eta interpretatzeko modu bat. Kasu guztietan oztopo natural bat egon da, ekidinezina eta behar beharrezkoa. Belaunaldien arteko talka. Proiektu honen helburua gatazka honen garrantziaz jabetzea da”.

Pieza honetarako Ximun Fuchs adituaren laguntza izan du taldeak, baina Atx Teatroa bera arduratu da zuzendaritzaz. Eta taula gainean Maren Basterretxea, Miriam K Martxante eta Javi Barandi egongo dira. Taldea handitu egin dute oraingoan, eta argiztapen zuzendaria Ion Chavez izango da, musika-zuzendaria Gartxot Unsain, irudien arduraduna Ezequiel Dawson, eta argazkilaria Ainhoa Resano.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button