LITERATURA

Musika eta literatura-errezitaldiak, Iruñean

Udagoienarekin batera, euskal literaturak bere txokoa egiten du Iruñean. Aurten Rafa Rueda, Harkaitz Cano edota Patxi Zubizarretaren bistarekin osatuko da programazioa.

Urriaren 13an hasiko da ekimena Munduaren neurria izeneko kontzertu errezitaldiarekin. Rafa Ruedak eta Oier Guilanek atondu dute Gabriel Arestiren poema batetik abiatzen den ikusgarria. Bertan, Nire buruaz mintzatzen naiz, naizelako/ munduaren neurria perpausetik, mundua eta norberaren arteko harremanean sakonduko dira, hainbat idazleren testuak deklamatuz eta kantatuz.

Azaroaren 24an,  Ene maite kuttun guztiak errezitaldia egingo dute Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Amorantek. Anne Sextonen poema errezitaldi bikaina ondu du hirukoteak.

Hurrengo hitzordua abenduaren 15ean izango da, Zikoinaren hegalaldia errezitaldi piktoriko-musikalarekin. Horren atzean, Patxi Zubizarreta, Mintxo Cemillán, Pello Ramirez eta Felipe Barandiaran bildu dira. Laranja bat zaborretan nobelarekin sortu den errezitaldi honetan Patxi Zubizarretak zaborretara botatako istorioak jaso ditu, ahaztutako poemak, halako espiritu kritiko sentsualetik.

Azken errezitaldia abenduaren 22an izango da: Ezpaletena(K). Gotzon Huegun eskultorea, Pier Paul Berzaitz, Amaia Azkue, Joxan Goikoetxea eta Sendoa Lusarretek Xabier Leteren omenezko emanaldi bat osatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button