ARTEA

“Artista Liburuari” topaketen inguruko tailerrak, Donostian

Azaroaren 28tik Donostian egiten ari diren Artista Liburuari buruzko topaketen  bigarren edizioa amaitzear dago. Horren kariaz eta amaiera gisan, asteburu honetan, Arteko Taller galerian tailer, aurkezpen eta mahai inguruak antolatu dira.

Hala, larunbatean, abenduak 17, A 100 años de Dada. 2016, una odisea en el espazio libro bat-bateko sortze tailerra egingo du Luis Barrios adituak goizeko 10:30ean. Geroago, estanpazio seriatuari buruzko erakustaldia egongo da. Arratsaldean Kikis Alamo adituak Art paper. La luz tambien pinta en mi obra izeneko tailerra zuzenduko du.

Igandean, 18an, Bolumena eta ehundurazko papera sortzen tailerra gidatuko du Olaia Martinezek; eta geroago, Carmen Aduriz collagearekin izan duen esperientziaz mintzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button