MUSIKA

Musika eta gastronomiaz beteriko egunak Bay of Biscay Festivalean

Uztailaren 26, 27 eta 28an, Bay of Biscay Festivalak bere bosgarren edizioa ospatuko du Bermeon, eta gaur berton, Bilbon, horren gaineko xehetasun guztiak eman dituzte prentsaurrekoan. Musika eta gastronomiaz beteriko egunak antolatu dituzte kostaldeko herrian.

Gastronomiaren arloan, ronkeo izugarri bat, eta Arzak (Xabier Gutierrez), Amelia (Paulo Airaudo) eta Astelena 1997  (Ander Gonzalez) jatetxeetako sukaldarien asmakizun gastronomikoak dastatzeko aukera egongo da aipaturiko egun horietan.

Bosgarren edizio honetan musika zaleek izango duten nobedadeetariko bat uztailaren 25ean programatu da: Crystal Fighters-en Wave Rave jaia. Bertan ere, Belako, Hinds, NiñaCoyote eta Chico Tornado, Maren, Bad Gyal DJ Set eta DJ Marfox taldeak bilduko dira soinurik interesgarrienak haizatzeko prest.

Jaialdiaren lehenengo egunak, uztailaren 26an, giro dantzagarriak eta elektronikoak ekarriko ditu, eta horretarako, Bay of Biscay Festivaleko kontzertu eremu berria estreinatuko dute honako taldeek: Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Ángel Stanich, Anita Parker, Dekot eta Papaya Dj Set.

Hurrengo egunari, toke rockeroagoa emango dioten taldeak honakoak dituzue: Rufus Wainwright, Backyard Babies, Tarque, The Mani-Las, JamesRoom, Lemy River eta Dj ON&ON.

Azken egunean, 28an, Bermeoko bihotzera joango da jaialdia, eta bertako Lamera plazan, Anita Parker, Zona Cero, The Bronson eta Sex Museum taldeek bukaera emango diote bosgarren edizioari.

Bay of Biscay Festivalari buruzko kontu guztiak, ekimenaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button