ARTEA

Nafarroako Komiki Azoka hastear da

Ostegunean hasiko da Nafarroako Komikiaren IX. Azoka. Bada, ostegunean bertan, DC Comics super heroien istorioetan espezializatutako AEBetako argitaletxe lan egiten duen Alvaro Martinez marrazkilaria bere komikiak sinatzen izango da, Norma Cómics saltokian, 18:30etatik aurrera. 20:00etan, halaber, Kondestablearen jauregian izango da hitzaldi bat emateko, bai eta zaleekin solastatzeko ere.

Azokak hilabete osoa iraungo du, eta bertan parte hartuko duten beste autore batzuk hauexek dira: Alvaro Ortiz, Belatz, Natacha Bustos eta Miguel Angel Martin.

Aipatutako komiki egileen partaidetzaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira. Horien artean erakusketak azpimarratu behar dira, tartean, Ana Galvañ Murtziako autorearen Control Z; Santiago Sequeiros argentinarraren Romeo Muerto; Natacha Bustosen Libretatik Ilargira edo Rubén Pellejero Ibilbideak.

Erakusketez gainera, tailerrak ere izango dira: 3D Super Heroiak, haurrentzako jarduera da, pertsonaiak moldekatzea eta karakterizazio; Pulp Fikzio eta koadernaketa laborategia, eskuz egindako libretak egiteko, antzinako eleberri eta komikien formatuan; eta Comiqueando, Roberto Floren marrazkilariak zuzendutako familia guztiarentzako tailerra.

Azoka hilaren amaierara arte luzatuko da.Informazio gehiago: salondelcomicdenavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button