IKUS-ENTZUN

Aste honetan, Jazzinema zikloaren seigarren edizioa

Jazz musikaz beteriko astea dator, eta hala, aste honetan Jazzinema zikloaren seigarren edizioa abiatuko da Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen.

Hil osoan hainbat proiekzio ondu dira: Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Rewind & Play (Alain Gomis, 2022), El trompetista (Michael Curtiz, 1950) eta Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023).

Gasteizen abiatuko da zikloa hilaren 6an, Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020) filmarekin.  Pixaren animazio musikal dibertigarri bat da lan hori, honakoa hau kontatzen duena: jazz piano-jotzaile gisa arrakasta izan nahi duen musika irakasle bat da protagonista. Lortzen duenean, Heriok bisita egiten dio. Baina heriotza baino zerbait indartsuagoa behar da amets bat gelditzeko.

Rewind & Play (Alain Gomis 2022) filmak material ezkutua dakar. Thelonious Monk piano-jotzaileak elkarrizketa bat eman zuen Frantziako telebistan, baina ez zen sekula emititu. Zintak orain arte argitaratu gabeko material hori errekuperatu egin du. Datorren astean ikusi ahalko da pantailetan.

El trompetista (Michael Curtiz, 1950) filmak blues musikari bikain baten urratsen atzetik dabilen mutil gazte baten historia kontatzen du. Aktore handiak topatuko dituzue bertan: Kirk Douglas, Lauren Bacall eta Doris Day.

Azkenik, uztailaren azken egunetan eta abuztuaren lehenetan, Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) film japoniarra ikusteko aukera egongo da. Film hau urrian iritsiko da areto komertzialetara, baina Jazzineman izango du aurre-estreinaldia.

Non, noiz eta abar jakiteko: Jazzinema zikloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button