BESTELAKOAK

Musika estilo beltz zaharrak zabalduko dituzte Donostian

Asteburu honetan Mojo Workin’ musika beltzen jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute Donostian. Ekimenean 50eko hamarkadako soinu beltzak goraipatzen dira, -batez ere rhythm and bluesa-, disko jartzaileen saio dantzagarriak eta kontzertu izerditsuak tarteko. Horretaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izaten dira, tartean, disko azoka txikiak eta herri bazkariak.

Jaialdia bihar hasiko da Alde Zaharrean dagoen Eiger tabernan egingo duten pintxadarekin, 23:00etan: Mr. Fine Wine (New York), Jokin MojoWorkin’ (Boston) eta Dr. Punko (Donostia).

Ostiralean eta taberna berean, bigarren disko jartzaileen saioa izango da: Eva Lussina (Leon), Bea BSC (Gasteiz), Gallo Negro (Donostia) eta Carlos Summertime (Tarragona). Ez hori bakarrik, 18:00etatik aurrera azoka txikia ere izango da.
Gero, gauerditik 5:00ak arte, disko jartzaile gehiago arituko dira Victoria Eugenia Clubean: Mr. Fine Wine (New York), Moonwolf (Castelló), Cristina Alonso eta Alberto Valle, azken bi horiek Bartzelonakoak.

Larunbata egitarauko egun nagusia izango da. Izan ere, ohiko disko jartzaileak ez ezik, kontzertuak ere izango dira. Hala, eguerdian bermuta hartzeko aukera izango da. Gero herri bazkaria egin ostean, 17:00etatik 21:00etara, Le Bukowski tabernan giroa berotzen arituko dira Lluis Cardenal (Girona), Ivan R. (Madrid), Jules Winnfield (Bartzelona) eta Boppin’ The Blues (Bartzelona).
Gau partean, eta asteburu dantzagarria amaitzeko, kontzertua izango da Gazteszenan: Big Boy Bloater (Ingalaterra) eta Blas Picón and the Junk Express (Bartzelona). Gero, eta goizaldeko 6:00ak arte, rhythm and blues, soul, pop corn, boogaloo eta bestelako estiloetako binilozko singleak etengabe ariko dira jiratzen.

Egitarauaren xehetasun guztiak Mojo Workin’-en blogean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button