IKUS-ENTZUN

“Mendian Hil, Hirian Hil” dokumentalaren estreinaldia

Gaur, Iñaki Peñak zuzendu eta Arteman Komunikazioak ekoiztutako Mendian Hil, Hirian Hil dokumentalaren estreinaldia egingo da Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Iragan abenduan Bilbao Mendi Film Festival-en aurkeztu zen lan hori, eta euskarazko dokumental onenaren saria eskuratu zuen. Iñaki Peña, min aringarrien medikuaren eta filmaren zuzendariaren hirugarren lana da.

Sari hori eskuratu zuenetik Euskal Herriko areto eta zinema ezberdinetan eskaini da, batez ere Gipuzkoan. Era berean, Mendi Tour 2021eko karteldegian ere ikus daiteke herri eta hiriburu ezberdinetan. Guztira, 2.000 lagun inguruk ikusi dute jada heriotzaren eta bizitzaren gaineko dokumentala.

Pieza Euskal Herriko geografiako toki ezberdinetan grabatuta dago, eta lan-taldeak adierazi duen bezala, “testigantza ugari batzen ditu, eta bereziki hunkigarriak dira lagun edo senideak galdu dituzten pertsonen adierazpenak, mendian zein hirian norbait galdu dutenen hitzak, azken finean, joan direnen omenezkoak baitira. Era berean, adituen adierazpenak ere batzen ditu, min aringarrietako medikuen testigantzak edota doluaren arloan adituak diren pertsonen hitzak. Dokumentalak ibilbide bat eskaintzen du, bizitzaren eta heriotzaren mugan, oroitzapenaren eta itxaropenaren ikuspegitik.”

Hortaz , gogoan hartu, martxoaren 12tik aurrera zinemetan ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button