BESTELAKOAK

Musika Errebolta Feminista egingo dute Zarautzen

Musika Errebolta Feminista (MEFSST!) izeneko jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 17an eta 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Euskal Herriko punk-rock eszena genero ikuspegitik aztertzeko xedearekin. Horretarako bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dituzte.

Maiatzaren 17an, bi bideo emanaldi izango dira: Sex+Pop eta From the back of the room. Lehenak pop-rock-aren esparruan emakumeak bete duen funtzioa jorratzen du; bigarrenak, berriz, 90eko urteetan eztanda egin zuen Riot grrrl mugimendu musikal feminista du ardatz.

Maiatzaren 18an umeentzako jam sessiona izango da goizez; arratsalde partean, berriz, saio inprobisatua emakumeentzat izango da. Gero, Emakumeen papera musikan gaiari buruzko solasaldia izango da. Mahai-inguruan Bombas para desayunar Kantabriako talde feministako kideek eta Kafea eta Galletak ekimeneko Leire Lopezek parte hartuko dute, besteak beste. Gauean, azkenik, kontzertuak izango dira: Conejillas Vill, Shockasalto, Pottors eta Klito; eta DJ Korta y Pega.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button