MUSIKA

Musika elektronikoaren erreferente bilakatuko da abuztuan Donostia

Dantz musika elektronikoaren jaialdiaren hirugarren edizioa abuztuaren 29tik 31ra bitartean egingo da Donostian, Tabakalerako eta Gazteszenako oholtzara igoko diren 30 talde, Dj eta musika elektronikoaren hainbat artista handiz osatutako programazioarekin.

Hala, hilaren 29an, Groseko txiringitoan, jaialdiaren motorrak berotzeko Dantz Point ekimenak zabalduko du aurtengo edizioa, egun osoan zehar musika elektronikoa dastatu ahalko den ekimena.

Hilaren 30ean, Esplendor Geometrico Espainiako musika elektronikoaren ikonoetako bat izango da hirugarren edizioko kartela osatzen duen plater indartsua. Eta programazioa osatzen duten beste izen batzuk Overmono, Tom eta Ed Russel anaiak dira, “mundu osoan ibilbide handia duten bi ekoizle eta Erresuma Batuko eta Europako elektronikan erreferenteak direnak. Gaur egun mundu osoko klub eta jaialdi elektronikoetan ibiltzen dira, bere Dj set eta zuzenekoak eskainiz “, antolatzaileen esanetan.

Programazioa osatuko duten beste talde eta artistak, besteak beste, honakoak izango dira: Irene Mariscal (Bellaca DJ), Jose Manuel Tena (Distopia Mutante kolektiboa) Alvva, Arcanoid, Tuber, Harry Baden, Anderetx, Tuber, Harry Baden, Anderetx eta WLDV.

Dantz jaialdiaren hitzorduak, Tabakalera eta Gazteszenako agertokietan musikaren alderdi estetikoenetan jarriko du fokua, eta abuztuaren 30 eta 31n, jaialdiko talde eta artista erreferenteenak bertan arituko dira.  Hala, eguneko programa, Tabakalerako eraikinaren barnealdean eta kanpoaldean egingo da, 17:00etatik gauerdira bitartean, eta gauerditik goizeko ordu txikietara, Gazteszenako agertokia izango da jaialdiaren bihotza.

Informazio gehiagorako eta sarrerak eskuratzeko, joan dantz.eu web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button