ARTEA

“Musika, Dantza, Zinema” uztartzen dituen erakusketa, Donostiako Arteko galerian

Arteko Donostiako arte galeriak udako egun hauetan arte eszenikoei eskainitako ikuskizun ugarirekin bat eginez, erakusketa kolektiboa aurkeztu du Musika, Dantza, Zinema izenburupean.

Hala, joera eta ibilbide anitzak dituzten 10 artisten lanak jarriko dira ikusgai Iparragirre espazioan musika, zinea eta dantza jasotzen duen programazio oparoaren barnean. Hala, Ramon Balerdi , Iker Garcia Barrenetxea , Brinkmann , Detritus, Eneko, Ricar Iriarte, Marijose Recalde, Nagel, Ainize Txopitea eta Nori Ushijima izango dira artista gonbidatuak.

Erakusketaren antolatze lanetan ibili dira Donostiako Heineken Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Donostia Festibala, Dantz Festival edota Zinemaldia ekimenak, besteak beste.

Udako erakusketa honek ez du inor “hotz” utziko, eta irailaren 28ra arte egongo da berau bisitatzeko aukera.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button