MUSIKA

Musika, dantza, antzerki, zinema eta literaturaren besarkadak

Bilbao 700 Fundazioak Arteen Besarkada ekimena antolatu du Musika-Música jaialdiaren barruan. Musikak dantzarekin, literaturarekin, zinemarekin eta antzerkiarekin dituen harremanetan gauzatuko da proposamena. Euskalduna Jauregiko Barria aretoan eskainiko dira ikusgarriak martxoaren 2, 3 eta 4an.

Musika batere ahaztu gabe, literaturak, zinemak, dantzak eta antzerkiak tokia izango dute uztardura berezian  Arteen Besarkada-rekin. Hala, Musika eta Zinema atalaren barruan, pelikula handi batzuetan barrena (Anna Karenina, The Shining, The Elephant Man, Rashommon, Eyes Wide Shut,…) hainbat musika berezi (Prokofiev, Shostakovich, Ravel edo Shönbergen) entzun ahalko dira.
Musika eta Literatura sailean, eta 27ko belaunaldiaren musika izenburupean, Faustino Núñezek zuzendurik, Iagoba Fanlo biolontxelo-joleak eta Pablo Amorós piano-joleak garai hartako belaunaldi literarioarekin batera sortu eta harekin batera garatu zen belaunaldi musikala berreskuratuko dute.
Musika eta Dantza izenburupean, Bilbao Sinfonietta Orkestra eta Circle of Trust dantza urbanoko taldea arituko dira Sysmophonik ikuskizuna eskaintzeko.
Musika eta Antzerkia eskutik helduta ere etorriko dira, María Goricelaya eta Mikel Losada eta Adrián García de los Ojos interpreteen bitartez Uccelli ikuskizuna eskainiz. I. Mundu Gerra amaitu ondoren etxerako bidea elkarrekin hartzen duten bi txoriren itzulera kontatzen du antzerki honek. Dimitri kurrilo errusiar bat da, eta Francesco uso italiarra. Soldadu baten istorioa ikuskizuna ere izango da oholtzan, Igor Stranvinskyren pieza musikal ezagunaren bidez.

Txistuak ere bere txokoa izango du Gerrarteko txistua emankizunarekin. Bilboko Udal Txistulari Bandak Guridi, Butrón eta Intxaustiren obrak interpretatuko ditu Garikoitz Mendizabal zuzendariaren gidaritzapean.

Programazio osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button