MUSIKA

Musika Bulego Elkarteak bere sariak jakinarazi ditu

EHMBE-k, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, gaur eman ditu ezagutzera sariketaren hirugarren edizio honetan, eta 71 proiektu aztertu ondoren, aitortuak izan diren zazpi proiektuak. Sariok “azken hiru urteetan Euskal Herriko sortzaile batek, interprete batek edo musikagile batek euskal musika nazioartera eramaten egin duen lana” nabarmendu nahi dute. Proposamen guztiak 2017ko irailaren 1a eta 2018ko abuztuaren 31a artean kaleratuak izan dira.

Gabriel Erkoreka OCNEk (Orquesta y Coros Nacionales de España) eskainitako Carta Blanca, Tosta Bandaren Tosta proiektua, Elkano Browning Cream taldearen Bor Bor, Atom Rhumbaren Cosmic Lexicon, Izaroren Eason diskoa, Juan Mari Beltranen Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa eta Kalakan taldea izan dira Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizio honetan saritu direnak. Zazpi sari horien irabazleetako bakoitzak 3.000€, eta Fernando Mikelarena eskultoreak egindako merezimendu sari bat jasoko dute

Aurtengo epaimahaian Javier Sagatume, soinu teknikari eta ekoizlea; Itziar Larrinaga, irakasle eta ikerketa koordinatzaile Musikenen; Jose Miguel Lopez, Radio 3 irratiko Discópolis saioko zuzendaria; Ainhoa Agirre, EITB-ko kultura eta musika kazetaria ; Suso Saiz, abangoardiako musikari eta ekoizlea ; FranÇois Maton, Atabal aretoko zuzendari artistikoa; Errege Belda, musikari eta musika irakaslea; eta Kristine Solano, trikitilari eta musika irakaslea izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button