BESTELAKOAK

“Hirikilabs” laborategi hiritarra

Hirikilabs laborategi hiritarra da, teknologia sozial eta kolaboratiboak lantzen dituena, mundu digitala, sorkuntza kolaboratiboa eta hiritarren jabetzea elkartzen dituzten jarduerak bultzatuz. Hirikilabs Tabakalerako Laborategien eta Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016ren arteko proiektua da.

Joan zen urteko udan jarri zen martxan proiektua, eta egun laborategi txiki bat dago bertan, fabrikazio digitalerako tresnekin, elektronika-laborategi batekin eta bileretarako eta lanerako espazioekin hornitua.

Hirikilabsen xedea jakintza irekia bultzatzea da eta horretarako, egindako guztiaren kodea partekatzen dugu. Teknologiaren demokratizazioak bizitzatik urrundu ordez, munduarekin konektatzen gaituela pentsatzen dugu, gure jarduerak aberastu egiten dituela, inguratzen gaituen errealitatea itxuraldatuz. Bat egiten dugu zuk zeuk egin (DIY) eta besteekin egin (DIWO) filosofiekin, eta pertsona bakoitzak barruan hacker edo maker bat daramala uste dugu, egoera eta pertsona egokiekin topo eginez gero proiektu bat garatzeko ahalmena duena”.

2014 urtean Hirikilabsen hiru lan ildo nagusi jorratuko dira: Kultura librea edo kode irekikoa: kultura errekurtso komun eta eskuragarri bezala ulertua; Artisau berriak edo teknologia erabiliz uki daitezkeen gauzak egiten dituzten pertsonak; Ikaskuntza eremu berriak, aro digitalean funtsezko diren gaitasunak lantzeko eta sarean ezagutza sortu eta hedatzen duten komunitateekin bat egiteko.

Info guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button