MUSIKA

Musika arloko makina bat artista eta talde, Musika Bulegoa Sarietan hautagai

Musika Bulegoa Sariak antolatzen dituen Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak musika arloko 10 artistaren edo talderen lana sarituko du, datorren martxoaren 10ean, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian izango den ekitaldian.

2020ko Musika Bulegoa Sariek musika arloko 10 artistaren edo talderen lana aintzatetsiko dute: “Oso garrantzitsua da sortu zirenetik sari guztiek balio bera dutela azpimarratzea, saritutako artista eta talde guztien eta bakoitzaren ekarpena balioesten baita, euren artean bereizketarik egin gabe”.

Aurten, epaimahaiak edizio honetako 108 proposamenak baloratu eta 8 saritu aukeratuko ditu. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen (EHMBE) zuzendaritza taldeak sari berezi bat emango dio prestakuntzan, sentsibilizazioan, hedapenean, ekoizpenean… egitasmo azpimarragarria gauzatu duen eta Euskal Herriko musika jarduerarekin erlazionatuta dagoen pertsona edo erakundeari. Etxepare Musika Euskal  Institutuaren Saria ere entregatuko da,  euskal musika nazioartean zabaltzeko eta ezagutarazteko egin duen lana baloratzeko.

Musika Bulegoa Sariak Euskal Herriko Musika Bulego Elkartetik sortutako egitasmoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Euskadiko Soinuak programaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button