Nontzeberri

“Mojo Workin” jaialdia, musika afroamerikarraren paradisua

Mojo Workin jaialdia Donostian egingo da martxoaren 14, 15, 16 eta 17ean. Atzo bertan ekimenaren nondik norakoak eman zituzten Dabadaba aretoan. Donostian egoitza duen irabazi asmorik gabeko Gure Gauza Kultur Elkarteak antolatzen du jaialdia.

Mojo Workin, Rhythm & Blues eta Soula ardatz dituen jaialdia da. 2010 urteaz geroztik martxoko asteburu batean egiten da Donostian. Urte guzti hauetan zehar, jaialdia haziz joan da musika afroamerikarra oinarri duten Europako jaialdien artean erreferente bilakatzeraino. Azken bi edizioetan, The Contours-en eta The Vandellas-en kontzertuei esker, sarrerak bi aste lehenago agortu ziren. Honek erakusten du jaialdiak urteen poderioz hartu duen ospea eta pizten duen interesa.

Azken urteetan, musika afroamerikarreko 19 artista erreferentzial aritu dira jaialdi honetan, eta beste lau ariko dira 2019ko edizio honetan. Aurtengo Mojo Workin jaialdian The Dixie Cups, Winfield Parker, The Cookies eta Thelma Jones artistak izango dira. The individuals backing band itzela izango dira berriz, bai eta Sing Beltza Sounds musika beltzeko heroiak omentzeko egitasmoa, eta Akatz, Big Bog Railroad eta Mojo Hand taldeekin garatuko da.

Horretaz gain, musika disko jartzaileekin borobilduko da kartela, John Manship eta Phil Dick ingelesak, Suki Saturday alemana, Funtastic jaialdiaren antolatzailea Varo jauna, Eva Lussina, Julen Blaká, Sir Gorka eta Dr. Punko.

Jakingarri guztiak: Mojo Workin.

Exit mobile version