BESTELAKOAK

Kira Kira musikari islandiarrak joko du Artiumen

Kira Kira izenaren atzean Kristín Björk Kristjánsdóttir islandiarra dago. Musika garaikidearen aitzindaria da bere herrialdean. Bere proposamenean musika esperimentala, elektronikoa eta ikus-entzunezko elementuak uztartzen ditu. Nahaste horretan, gainera, pop giroak nabaritzen dira.

Hala, dantza ikuskizunetarako eta pelikuletarako soinu bandak ere idatzi ditu. Izan ere, otsailaren 24an Artiumen Tuvalù filmaren soinu banda aurkeztuko du zuzenean.

Filma Veit Helmer alemaniarrak zuzendu du eta Kira Kirak soinu banda interpretatzen duen bitartean filma proiektatuko dute Artiumen. “Tuvalù uharte baten izena da, istorioko pertsonaia nagusiek amesten dutena, paisaia onirikoz eta aipamen surrealistaz betea”. Filma, bitxia, eta originala dela esan du kritikak, irudi hipnotiko eta ederrekin josia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button