MUSIKA

Mushroom Caffeine bikoteak “Liquid” diskoa argitaratu du

Hondarribiko Mushroom Caffeine bikoteak, gitarra eta bateria, Liquid izeneko disko plazaratu berri du; bikoteak psikodelia zantzuekin jantzitako garage-rock garaikidea jorratzen du.

Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta Jorge Reboredo musikariak grabatu, nahastu eta masterizatu ditu 2013ko urrian, grabazioa taldearen bandcamp webgunean entzun daiteke. Halere, diskoa binilozko formatuan ere eskura daiteke, Psilocybina diskoetxearen bitartez.

Diskoak taldearen esentzia sendo eta gordin jasotzen du; alegia, 60ko hamarkadako garage-rocketik eta psikodeliatik edaten duen rock-and-roll garaikidea.

Bikote gipuzkoarra lan berria aurkezten ari da, otsailaren 27an, hain zuzen ere, Madrilen izango dira, eta martxoan, halaber, beste bi kontzertu egingo dituzte gurean: 15ean, Hondarribian, eta 22an, Baionan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu