MUSIKA

Mushkum, Eneritz Furyak, Mice eta Libe, formatu akustikoan

Azaroan, emakumeen taldeen euskarazko emanaldi akustikoak egingo dira Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskolan, Akustika izenburupean.

Zikloak lau kontzertu bilduko ditu, eta Gauekoak egitarauaren baitan ondu da. Hala, lau igandetan, emakume musikari euskaldunen emanaldiez gozatzeko parada izango da, 19:30etik aurrera.

Mushkum taldeak hasiko du zikloa igandean, hilak 11. Banda arabarrak mugaldeko giroak haizatzen dituen estreinako lana argitaratu zuen iaz, Denbora. Bere proposamenean emakumeen ahotsak eta soinu akustikoak nagusitzen dira. Aurten, halaber, bigarren diskoa aurkeztuko du, Nire totem animalia (Taupaka Elkartea). Lan berri horretan, oinarri elektronikoak eta perkusioa errepikakorrak gehitu dira

Akustika egitaraua ondoko kontzertuekin osatuko da: azaroaren 18an, Eneritz Furyak; 25ean, Mice; eta, azkenik, abenduaren 2an, Libe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button