ARTEA

Eider Zabaletaren margolanak Mikelazulon

Eider Zabaletaren margolanak daude ikusgai Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean. Erakusketa zabalik izango da urriaren 30era bitarte.

Kimikako gradua hasi berri duen oiartzuar gaztak, bere denbora librea erabiltzen du margotzeko, baita abesteko ere. Izan ere, bere anaia Gorka Zabaleta kantautoreak eginiko kontzertuetan parte hartzen du abeslari lanetan. Txikitatik gustuko izan du margotzea eta pintura lehiaketetan saritua izan da.

Mikelazulok bidalitako irudietan ageri denez, Zabaletaren lanak kolorez biziz beteriko trazu lodiko margolanak dira. Komikiaren eragina ere antzeman daiteke oiartzuarraren lanetan.

Gogoratu lanok ikusgai daudela urriaren 30era bitarte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button