Nontzeberri

“Museoak eta Berdintasuna” jardunaldia, Artiumen

Gaur berton, azaroaren 8an, Museoak eta Berdintasuna izeneko jardunaldia egingo da,  Gasteizeko Artium museoan. Plataforma A  MAVekin batera antolatuta dago jardunaldia.

Berdintasun Legearen aplikazioan aurreratuenen dauden zentro eta museoek erabiltzen dituzten estrategiak aztertuko dira eta, beste museo batzuei ezagutarazteko tresna eraginkorrak diseinatzeko osoko bilkura batekin amaituko da hitzordua.

Jardunaldietan landuko diren hainbat helburu honakoak dira: “museo eta arte zentro publikoetan emakumeen lanen ikusgaitasuna hobetzen laguntzea, ezagutza eta hedapen sareak sortzeko bideak errazten dituen esperientziak eta proiektuak partekatuz; museo eta zentro publikoen laguntzaz, 2007ko Berdintasun Legea era zuzen batean, beste zentro eta museoek, diagnostiko gisa, betearazteko aukerak eskaintzen dituen ebaluaziorako tresna kualitatibo zein kuantitatiboak diseinatzea; eta foroa burutu ondoren, bertako zein nazioarteko museo eta arte zentrorik esanguratsuenekin batera jasotako datu eta hausnarketak biltzen dituen informearen publikazioaren bidez, emaitzak partekatzea”.

Bertaratuko diren adituak arte zentro eta museo askotako zuzendari edota ordezkariak izango dira, tartean, Beatriz Herraez, Xabier Arakistain, Nerea de Diego, Petra Joos, Encarna Lago, Lourdes Mendez, Ane Rodriguez, Fernando Perez eta Miguel Zugaza.

Datu guztiak: Plataforma A

Exit mobile version