MUSIKA

Stacey Kent eta Manett Bilbon; Donostian, berriz, reggae-hip hop jaialdia

Asteburu honetan ere makina bat kontzertu izango dira Euskal Herrian. Guk hiru baino ez ditugu aukeratu. Hiru horiek baina, oso interesgarriak iruditzen zaizkigu. Hala, gaur bertan, Stacey Kent jazz abeslari estatubatuarrak Bilboko Elkarte Sinfonikoan izango da. Bihar, halaber, Bilboko Berreginen Museoan, Mannet eta Helicon talde bizkaitarrek joko dute. Donostian, berriz, JAMMIN JAM #5 reggae eta hip hop jaialdia egingo dute Doka aretoan. Bertan, Dr. Ring Ding eta Hermano L kantariak parte hartuko dute, besteak beste.

Stacey Kent, jazz garaikidearen kantaririk garrantzitsuenetakoa da eta Bilboko Elkarte Filarmonikoan izango da gaur, 20:00etan. Emanaldia 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan dago. Iaz plazaraturiko Dreamer in concert da bere azken lana. Grabazioan bere errepertorioko kantarik adierazgarrienen interpretazio naturala egin du. Besteak beste, amerikar estandar handiak interpretatu ditu. Horretaz gain, Frantziako kantu klasikoak ere jaso ditu.

Bihar, Bilboko Berreginen Museoan izango den emanaldiaren harira, Manett bizkaitarrek oraintsu argitaratu berri dute Suburbia estreinako lana, Moonpalace Recordsa zigiluaren eskutik. Hirukoteak country kutsuko pop rock dotorea jorratzen du. Helicon, berriz, McEnroe Getxoko taldearen Ricardo Lezon eta Edu Guzman taldekideen egitasmoa da, -bigarren horrek danborrak jotzen ditu Manetten-. Alma de cántaro izenburko EPa argitaratu berri dute.

Halaber, larunbatean, baina Donostiako Doka aretoan, JAMMIN JAM #5 reggae eta hip hop jaialdia izango da. Egitaraua eguerdi partean hasiko da eta askotarikoa izango da, hitzaldiak, bideo-proiekzioak, kontzertuak, eta sound systemak izango baitira.

Musika emanaldiak bost izango dira: Dr. Ring Ding (Alemania), Hermano L. (Bartzelona/Mallorca), Green Point Reggae Sound (Mallorca), Glaukoma Sound System (EH) eta Revolutionary Brothers & King Konsul & Yanu (EH).

Jaialdiaren bosgarren edizioa izango da eta egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button