BESTELAKOAK

Museo bat, harribitxi bat

Bizkaiko Foru Aldundiak, bertoko museo guztiekin batera, erakusketa birtual handi bat antolatu du, maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Efemeride hori modu berezian ospatzeko erakundeak erakusketa birtual bat antolatu du, “lurraldeko museo bakoitzaren pieza enblematiko, esanguratsu eta garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituena”. Gai asko topatuko ditu interesdunak: Bizkaiko lehen biztanleak, lanbideak, arrantza, errementaritza, meatzaritza, ontzioletako lana eta jarduera industrialagoak, eta abar. Horra joko duenak erakusketa osatzen duten piezen multzoa eta lanei buruzko informazioa zehatza kausituko ditu; gainera, ikus-entzunezko hainbat baliabide eskuragai izango dira, piezak zehatzago ezagutu ahal izateko.

Hogeita hamar museok parte hartuko dute ekimen horretan. Esandako data horretatik aurrera ikusgai izango da www.museoeneguna.eus  plataforman, eta hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, “aukera paregabea da lurraldeko museoetako altxorrak bisitatzeko, eta lan horien bidez gure historiaren, tradizioaren, ohituren, aisiaren, kulturaren, sinesmenen, ekonomiaren, artearen eta kirolaren alderdiak ezagutzeko”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu