IKUS-ENTZUN

Murnau zinegilearen “Nosferatu” zuzeneko musikarekin jantzia, Donostian

Friedrich Wilhelm Murnau zine zuzendariak 1922an filmatutako Nosferatu lan mutua programatu du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba zine-aretoetan, 19:30ean.

Emanaldia, gainera, zuzeneko musikarekin jantziko du Reykjavik 606 bikoteak, zeinak elektronika eta kraut erritmoak nahastuko dituen. Begoña del Teso kazetariak aurkeztuko du emanaldia.

Terrorezko film klasikoak hauxe kontatzen du: 1838 urtea, Hutter izeneko Danimarkako Viborg hiriko higiezinen enpresako langilea Ellen emazteari agur esan eta Transilvaniara doa. Bertan, bere bezero Orlok kondearekin bilduko da, gaztelu bat saldu nahi baitu. Bidaia luzearen ostean, Hutter gaztea gaztelura iritsiko da, baina bertan, ezusteko ugari aurkituko ditu…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button